jueves 5 de junio de 2008

Irakasgaiaren Ebaluazioa

EBALUAZIOA

Gauza asko ikasi ditut irakasgai honetan. Hasteko, teknologia berriek eskaintzen duten erabilgarritasuna eta efikazia frogatu ahal izan dut eta gustura sentitzen nahiz lortu dudanarekin.

Aztertu eta lehendabiziko aldiz ikusi ditugun programa ezberdinak erabiltzen eta nire beharretara moldatzen ikasi dut. Hau da, programa horiek nola funtzionatzen duten ikasteaz aparte, tresna gisa erabili ahal izan ditut egin behar izan ditugun lan ezberdinetan.

Movie maker programaren erabilera modu sakonago batean aztertu ahal izan dut eta oso baliagarria izan daitekeen programa bat iruditu zait. Honek eskatzen duen sormena, erronka bat da niretzat eta beti egin beharreko lanak ondo bukatzearen gogoarekin egon naiz ( ez baitzait gauzak erdipurdi uztea gustatzen). Modu batez, ezagutzen ez nituen baliabideak topatu eta gustuko ditudan lanetarako nola erabiltzen ikasi dut.

Orokorrean, ikusi ditugun gauza guztiak suertatu zaizkit interesgarri. Dena den, badago zerbait gure aurka egon dena: denbora, hain zuzen ere. Gauza asko ikasi ditugu baina modu oso “ajetreatu” batean. Beste patxada batekin ikasteko aukera egon beharko litzatekeela iruditzen zait. Izan ere, teknologia berrien gai hau, interesgarria izateaz gain, oso beharrezkoa da gure lan munduan. Eta noski, haur hezkuntzako irakasleak izango garen ideia horrekin, ezinbestekoa ikusten dut honen formazioa.

Bestalde, zerbait aipatzekotan, taldearen kopurua izango litzateke. Hainbeste jende izanik, zaila suertatzen da batzutan irakaslearen atentzioa bereganatzea eta dituzun zalantzak argitzea. Horregatik, talde kopuru txikiago batekin klaseko lana arindu eta eraginkorragoa izango zitekeela pentsatzen dut.

Talde lanari dagokionez, positiboa ikusten dut beste ikaskideekin lan egitea. Izan ere, taldean ez zaude bakarrik eta suertatzen zaizkizun dudak edota “okurrentziak” konpartitu ditzakezu eta modu berean argitu (dudak badira) edota praktikan jarri (ideia onak badira). Lanak taldetan egitearen ideia onuragarria dela pentsatzen dut.


MUSEO BIZIAK

Oso interesgarria iruditu zait Museo Bizien erabilpena. Izan ere, beste pertsonekin erlazionatzeko eta hauek dituzten interesak konpartitzeko polita iruditu zait. Horretaz gain, positiboa ikusten dut bertan jendeak plazaratu ditzakeen lanak eta bideoak begibistan izatea. Honela, besteek dituzten ideiak, informazioa…ikusi daiteke eta horretaz gain, beraien lanak nola egin dituzten (horrek ere hurrengo lan baterako ideiak eman baititzake).

Gustora aritu naiz parte hartzen. Dena den, behar bada gehiegizkoa iruditu zait hainbeste lekutan (museo bizietan, blog-ean, platarforman, gero berriro ere cd batean…) gure lanak plazaratzea. Ez dakit hain beharrezkoa ote zen. Hala ere, gustora nago egindakoarekin eta lortutakoarekin.


PLATAFORMA

Plataformari dagokionez, erabilgarria izan dela uste dut. Egin behar diren lan guztiak eta horretarako beharrezkoak izan zitezkeen zenbait baliabide aurkitzen dira…beraz, gauzak argi izateko eta zalantzaren bat izanez gero erraz bisitatu daitekeen gunea dela pentsatzen dut. Irakasleek eskatzen dituzten ariketak eta jarduerak nonbaiten apuntatuta izateko interesgarria iruditu zait. Foroa ere, ez dago gaizki, dena den ez diogu gehiegizko erabilgarritasunik eman. Izan ere, beste zenbait gauzetan egon gara murgildurik. Dena den, eman diogu, nahiz eta gutxi izan, behar duen erabilera. Hori da azkenean garrantzitsuena: behar denerako baliabide hori izatea.

Egia esan, plataforma nahiko konpletoa iruditu zait. Tresna eta baliabide egoki bat hezkuntza mundurako, alegia.

martes 27 de mayo de 2008

Bideoa: Baztango Uholdea 1913

Oraingo honetan, 1913.urtean Baztanen egondako uholdearen istorioa kontatzen duen bideo bat egin dugu. Bideo honetan, beste gauzen artean, pertsona batzuen testigantzak eta herriko lehen eta oraingo argazkiak agertzen dira.

Besterik gabe, hemen uzten dut zuek ikus dezazuen!



Hasiera batean, nahiko galduak sentitu ginen gaia aukeratzerako orduan. Orainaldia eta lehenaldia elkarlotzen dituen gai bat behar genuen, baina ez genuen geure bideoa bi elementu hauek jorratzen dituen edozein gairekin sortu nahi. Guretzat esanguratsua izango zen gai bat nahi genuen, gurekin erlazioa izango zuena.

Lurdesek, Baztango bailaran sorturiko uholdeak aipatu zizkigun, baina guk aldiz, ez genuen gai horren inguruan sekula ezertxo ere entzun. Lurdesek ere, bertakoa den arren, ez zuen gertakizun honen inguruko informazio gehiegirik; 1913an gertatu zela eta sekulako hondamendia sortu zuela soilik.

Taldeko guztioi gai aproposa iruditu zitzaigun, baina oraindik, lanaren alderdi zailenetarikoa geratzen zitzaigun: informazioa bilatzea.

Erabili genuen lehen informazio-iturria, internet izan zen. Bertan, uholdeak utzitako hondamendiak islatzen zituzten zenbait argazki aurkitu genituen, baina gertatutakoaren inguruan aldiz, oso informazio gutxi topatu genuen. Gainera, informazio hori ez dagoela edonoren esku berehala konturatu ginen. Gaiaren inguruan dauden dokumentuek jabetza pribatua dute, beraz, Lurdez Elizondokoa denez, bere herriko batzuengandik jaso dugu informazioa.

Bideoa ere, Elizondo herriak jasan zuen egoeran eta bertatik lortutako argazki eta dokumentuetan oinarritzen da gehien bat; batetik, bertan lortu dugulako informazioa gehien, eta bestetik, Lurdes bertakoa dela kontuan hartuz, ilusio gehiago egiten zigulako Elizondo herriari indar gehien ematea.

Egindako ariketa ezberdinak

Hemen uzten ditut talde bezala egin behar izan ditugun ariketak.

Teknologia Berrien inguruko Hausnarketa
Foroan plazaratutako teknologia-hezkuntzaren gaineko komentarioa
Ikasgaiaren aurkezpena (Power Point)


jueves 15 de mayo de 2008

Access - ARIKETA



Access programan proposatu behar ziren 20 jarduerak egin ditugu.
Jarraian, agertzen den link-a klikatuz gero, talde bezala egin dugun ariketa hau ikusiko duzue:

ACCESS_ARIKETA

martes 13 de mayo de 2008

13.eguna

Gaurkoan, erlojua eta egutegia erantsi dizkiot nire blog-ari. Horretarako, bi web orrialde ezberdinetan sartu behar izan naiz eta gehiago gustatu zaizkidan erloju eta egutegia aukeratu ditut.

(Web orrialde hauek, idatzitako "erlojua" edota "egutegia" hitzak klikatuz aurkituko dituzue).

miércoles 7 de mayo de 2008

12. eguna

Gaur, irakasgairako egin behar dugun bideoaren gaia zein izan daitekeen pentsatu dugu: "Baztango uholdeak".
Hau erabakita, gai honi buruzko argazkiak eta berri ezberdinak aurkitzen eta biltzen joan gara. Honela, dugun materiala eta informazioa zein den ikusita, errazagoa egingo zaigu bideoa gauzatzea.

martes 6 de mayo de 2008

11. eguna

Gaurkoan, irakasleak egin beharrekoak nola egin behar ditugun azaldu eta berriro ere denbora librea izan dugu gure lanak burutzeko. Denbora horretan, bideo bat egiten ibili naiz Movie Maker-arekin. Bertan, argazkiak eta bideo bat sartu dugu eta honetarako, Media Converter erabili behar izan dugu, izan ere, sartu nahi genuen bideoa programak onartzen ez zuen formatu batean zegoen.

Jarraian sartzen dut bideoa, Kirol Jarduerak II-n egindako ibilbidea deskribatzen duen bideoa, alegia. Espero dut gustokoa izatea...

video